III. Errementarien Ingude Txapelketan parte hartuko du Jokin Eizmendik

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 18a, 19:00
(Juan Carlos Irigoien)

Besteak beste, Aiako Jesus Mari Iruretagoiena 'Izeta III.a'k, Orioko Joseba Ostolazak eta Jokin Eizmendi zarauztarrak parte hartuko dute txapelketan.

Otxandion (Bizkaia) III. Errementerien Yungura Jasotze Txapelketa jokatuko dute igande arratsaldean. Bertan parte hartuko du Jokin Eizmendi zarauztarrak, Aiako Jesus Mari Iruretagoiena Izeta III.a, Orioko Joseba Ostolaza eta Julen Diaz Urizaharrako Okinarekin batera. Arabako txapelduna da Diaz.

Harri-jasotzaileek bi ingude jaso beharko dituzte; 139 kilokoa bata, eta 95 kilokoa bestea. Hiru minutuko lana egin beharko dute bakoitzarekin.