Ate joka dira Hiruerreketako festak

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 19a, 12:30

Uztailaren 27an eta 28an ospatuko dituzte Hiruerreketako festak. Haur-jolasak, kontzertuak, herri bazkaria... denetarik antolatu dute aurtengoan ere.

Datorren asteburuan, uztailaren 27an eta 28an, ospatuko dituzte Hiruerreketako festak. Larunbat eguerdian hasita, egitarau zabala antolatu dute auzokideek igande arratsaldera arte.

Hemen dago ikusgai egitaraua, osorik:

Uztailak 27, larunbata

16:30-20:00. Jolas erraldoiak, 3 urtetik 99 urtera bitartekoentzat: partxisa, artzain-jokoa, Zarautz fesoka...

18:30. Txokolatea parte hartzaileentzat.

18:30. Auto telegidatuen erakustaldia eta haiekin jolasteko aukera.

21:00. Afari arina.

21:30. Apalatxe kantautorea.

23:00. Moonshine wagon taldea.

00:30. Fan&Go! erromeria taldea.

Uztailak 28, igandea

10:00. Auzolana.

11:00. Hamaiketakoa eta poteoa.

13:00. Bazkarirako karpa eta mahaiak prestatzea.

14:00. Herri bazkaria. Postrearekin batera, bertsolariak.

17:30. Haur jolasak eta musa.