The Baboon Show eta Skasti, Azken Portutako kartelburu

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 19a, 16:00

Hilabete baino gutxiago falta da Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaiak hasteko, baina dagoeneko iragarri dituzte bertan ariko diren musika-talde eta bertsolariak.

Abuztuak 10, 11 eta 12an ospatuko da SKAPA 2019, Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaiak. Sei kontzertu izango direla iragarri dute komisiyoko kideek, eta hirugarren eta azken eguneko ohiko bertso saioan kantuan arituko direnak zein diren ere esan dute. 

Honakoak dira:

Abuztuak 10, larunbata: Skasti eta Nerabe.

Abuztuak 11, igandea: Perlata, The Baboon Show eta DJ Jam.

Abuztuak 12, astelehena: Bertso saioa (Maialen Lujanbio, Aner Peritz, Julio Soto, Amaia Iturriotz eta Aitor Sarriegi), eta ondoren Fan&Go.