Bideoa: Badator Itsas Zeharkaldia

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 19a, 15:30

Aurten, lehen aldiz, Zarautz-Getaria-Zarautz zeharkaldia egingo dute; larunbat arratsean izango da. Getaria-Zarautz, bestalde, igande eguerdian. Informazioaren berri emateko zabaldu dute bideoa.

Orotara, 3.100 igerilarik hartuko dute parte 49. zeharkaldian, eta tartean, 241 zarauztarrek. Guztiaren berri emateko prentsaurrekoa eskaini zuten ostegunean. Aurrez aipaturiko bi proba nagusiez gain, haurrentzako bi proba ere barnebilduko ditu asteburuak.

Larunbat osoan zehar postutxoa jarriko dute Munoan proba guztietarako dortsalak hartu ahal izateko, eta arratsaldeko proba, bitatik luzeena dena, 18:00etan abiatuko da Munoatik: 5.200m egingo dituzte igerian. Hau da ziurrenik berrikuntzarik nagusiena, lehen aldia baita proba hau egiten dutena.

Igandekoa, aldiz, ohiko proba izango da; 49. edizioa izango du honakoa. Getariatik Zarautzera dauden 2.850 metroak egingo dituzte igerian, goizeko 11:30ean irtenda lehenak. Haurrentzako probak ere egun honetan izango dira.