Jalgiko dantzariak grabatuko ditu ETBk igande honetan Iñurritzan

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 20a, 13:35

Iñurritzako zelaian, igande honetan dantza emankizun berezia eskainiko du Jalgi Dantza Taldeak, Korrontzi musika taldearekin batera. Jalgiko haur, gazte eta helduek egingo dute dantza, eta ETBren kamerek grabatuko dute saioa.

Jalgi Dantza Taldeak eta Korrontzi musika taldeak eskainiko duten emankizuna irekia da, eta edonor bertaratu daiteke. 19:00etan hasiko da Iñurritzako zelaian, eta ETBko kamerek hartuko dituzte irudiak.

Zarauzko dantza taldeak herritarrak animatu ditu bertaratzera eta dantzaz gozatzera.

Iñurritzan bertan egin zuen dantza taldeak taldea aurkezteko ekitaldia, sanpelaioetan. Hemen, emankizun hartako argazki bilduma.