Racing nagusitu zen atzo Astin Realaren aurka jokatutako partidan

Zarauzko hitza 2019ko uzt. 21a, 09:11

Aurredenboraldiko bigarren partida jokatu zuen atzo Realak. Orain astebete Lagun Onaki irabazi zion Azpeitian; atzo, berriz, Santanderko Racing izan zuen aurkari Asti futbol zelaian jokatutako partidan. Donostiarrak saiatu ziren, baina ezin izan zuten partida irabazi. 

Irailean Zarautzen egingo den Kilometroaken aldeko partida jokatu zuten atzo Realak eta Santanderko Racingek Astin. Realeko entrenatzaile Imanol Alguacil oriotarrak harreman estua du Zarautzekin aspaldidanik. Bertan izan zituen lehen esperientziak entrenatzaile bezala. Atzo Realeko entrenatzaile bezala itzuli zen, baina ezin izan zien pozik eman bertaratu ziren zaletuei.

Realak indartsu hasi zuen norgehiagoka, baina izan zituen aukerak ezin izan zituen gol bihurtu. Lehen zatiko 36. minutuan etorri zen norgehiagokako gol bakarra: Cesar Diazek sartu zuen Racingentzako. Bigarren zati oso bat geratzen zen markagailua iraultzeko, baina donostiarrak ez ziren gai izan golik sartzeko. Partida 0-1 emaitzarekin amaitu zen kantabriarren alde.