Irudietan (I): Igerilarien besakaden aparrak hartu du Getariako kaia

Juan Luis Romatet 2019ko uzt. 21a, 14:01

49. Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia jokatu da gaur eguerdian. Hiru mila igerilarik baino gehiagok hartu du parte kirol proba honetan, eta Getariako portua eta Zarauzko hondartza arte 2,8 kilometroak egin behar izan dituzte igerian. 

Ikusgarria izan da beste behin ere probaren irteera. Igerilariak Getariako kaian bildu dira, eta mailaren arabera kolore jakin bateko txanoa zeramaten buruan. Urre koloreko txanoa zuten igerilariak atera dira lehenbizi, beltzezkoak jarraian eta berdezkoak ondoren. Hala, hamar minutuan behin eman zaie irteera igerilariei.

Urduritasunez gainezka egon dira igerilariak kortxozko lerroa noiz igoko. Une hori heltzerakoan, igerilarien besakadek sortutako aparrak hartu du portuko ura, eta han abiatu dira, kaiko bokalea zeharkatu eta Zarautzera bidean.  

Irudietan II

Irudietan III

Irudietan IV

Irabazleak eta sailkapena