Unai Agirre eta Nerea Murua, zeharkaldiko zarauztarrik onenak

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 22a, 10:25

Agirrek seigarren postua eskuratu gizonezkoetan, eta Muruak hamargarrena emakumezkoetan. Oro har, emaitza onak lortu dituzte zarauztarrek igandean jokatu den 49. Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian.

Pol Gil zeharkaldiaren irabazlea heldu eta bi minutura ailegatu da Unai Agirre lehen zarauztarra, seigarren postua eskuratuz. Murua, bestalde, Dominguez iritsi eta ia lau minutura sartu da helmugan, 10. postuan. Dena den, bere kategorian (emakumezkoen master+) bigarren izan da.

Hauek izan dira helmugaratutako zarauztarrik onenak:

Gizonezkoak.

1.- Unai Agirre Uria. 6. postua, 0:35:31 denborarekin.

2.- Nikolas Illarramendi. 9. postua, 0:35:41 denborarekin.

3.- Ander Zendoia Iciar. 18. postua, 0:36:33 denborarekin.

4.- Elliot Jonah Cooke Azkue. 38. postua, 0:39:06 denborarekin.

5.- Asier Etxabe Gurrutxaga. 43. postua, 0:39:29 denborarekin.

6.- Iker Lopetegi Lopez. 44. postua, 0:39:30 denborarekin.

7.- Iñigo Eizaguirre Garmendia. 50. postua, 0:39:44 denborarekin.

8.- Asier Freire Irigoyen. 56. postua, 0:39:57 denborarekin.

9.- Asier De La Torre. 59. postua, 0:40:13 denborarekin.

10.- Xuban Arrieta Mendiola. 66. postua, 0:40:34 denborarekin.

Emakumezkoak:

1.- Nerea Murua Zubizarreta. 10. postua, 0:39:49 denborarekin.

2.- Leire Marauri Alberdi. 44. postua, 0:45:56 denborarekin.

3.- June Zabala Beitia. 47. postua, 0:46:04 denborarekin.

4.- Alazne Arrieta Araiztegui. 51. postua, 0:46:26 denborarekin.

5.- Gurutze Esnal Ortiz de Zarate. 70. postua, 0:48:31 denborarekin.

6.- Libe Gastañares Urdangarin. 77. postua, 0:48:50 denborarekin.

7.- Judith Resa Garmendia. 78. postua, 0:48:50 denborarekin.

8.- Maddi Otxoa de Eribe Remirez. 92. postua, 0:50:08 denborarekin.

9.- Maria Cazalis Belloch. 95. postua, 0:50:32 denborarekin.

10.- Eva Ugarte Orozco. 100. postua, 0:50:43 denborarekin.