Dukkha taldea arituko da Arranoko terrazan, ostegunean

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 22a, 14:30

Datorren ostegunean ere 'Arranopola' saioa izango da Arrano tabernan. Andoaingo Dukkha taldea igoko da oholtzara, 20:00etatik aurrera.

Arranopola dinamikaren barruan, kontzertua antolatu dute datorren ostegunerako. Oraingoan, Andoaingo Dukkha taldea igoko da Arranoko terrazako oholtzara. 20:00etan hasiko da emanaldia.

Dukkhako kideen arabera, "mantso zein azkar, garbi zein astun jotzea" atsegin dute, "erritmoari garrantzia emanez". "Rocka sentitzen dugun bezala jotzen dugu. Disfrutatzea eta elkarbanatzea da gure helburua", diote. Bigarren lana argitaratzeko bidean da hirukotea.