Irailerako hainbat ikastaro antolatu dituzte KZgunean

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 22a, 16:00

Abuztuan itxita izango da KZgunea. Irailean, baina, zenbait ikastaro egingo dituzte bertan; esaterako, enplegu-bilaketa, Android sistema edota bideoen ekoizpena lantzeko.

KZgunea (Zigordia kalea, 34) itxita egongo da abuztuan. Irailean ohiko ordutegia izango du, eta hainbat ikastaro prestatu dituzte ordurako. Besteak beste, enplegu-bilaketa, bideoen ekoizpena, Android sistema edota bidaien planifikazioa lantzeko aukera izango dute herritarrek. Ikastaro batzuetan ez da beharrezkoa asistentzia, baina beste batzuetan, aurrez aurreko saioak izango dira.

Hona hemen irailean KZgunean izango diren ikastaro guztiak:

Enplegu-bilaketa

  • Lan-bilaketa interneten. Irailaren 3tik urriaren 2ra, 40 orduko ikastaroa. Ez da beharrezkoa aurrez aurreko asistentzia. Euskaraz.

Komunikazioa

  • WhatsApp, bat-bateko mezularitza zure Smartphonean. Irailaren 16tik 17ra, 09:00etatik 11:00etara, 4 orduko ikastaroa. Beharrezkoa da asistentzia. Euskaraz.

Oinarrizko formakuntza

  • PC, teklatua eta sagua nola erabili. Irailaren 3tik 5era, 16:00etatik 18:00etara, 6 orduko ikastaroa. Beharrezkoa da asistentzia. Euskaraz.
  • Smartphoneak eta tabletak, zure Android gailua erabiltzen ikasi. Irailaren 5etik 13ra, 09:00etatik 11:00etara, 14 orduko ikastaroa. Beharrezkoa da asistentzia. Euskaraz.
  • Oinarrizko interneta, nabigatzen eta posta elektronikoak erabiltzen ikasi. Irailaren 6tik 19ra, 16:00etatik 18:00etara, 20 orduko ikastaroa. Beharrezkoa da asistentzia. Euskaraz.
  • Android Sistema Eragilea. Irailaren 3tik urriaren 2ra, 40 orduko ikastaroa. Ez da beharrezkoa asistentzia. Gazteleraz.

Irudia eta bideoa

  • Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin. Irailaren 3tik 12ra, 11:00etatik 13:00etara, 16 orduko ikastaroa. Beharrezkoa da asistentzia. Euskaraz.
  • Sortu bideoak zure gustukoen irudiekin. Irailaren 13tik 16ra, 11:00etatik 13:00etara, 4 orduko ikastaroa. Beharrezkoa da asistentzia. Euskaraz.
  • Google Argazkiak, antolatu lainoan zure argazki guztiak. Irailaren 25etik 26ra, 16:00etatik 18:00etara, 4 orduko ikastaroa. Beharrezkoa da asistentzia. Euskaraz.

Aisia eta entretenimendua

  • Zure bidaia planifikatu. Irailaren 20tik 24ra, 16:00etatik 18:00etara, 6 orduko ikastaroa. Beharrezkoa da asistentzia. Euskaraz.
  • Wikiloc, sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak. Irailaren 3tik 18ra, 20 orduko ikastaroa. Ez da beharrezkoa asistentzia. Gazteleraz.

Ofimatika

  • Ofimatika tresnak, LibreOffice. Irailaren 17tik 30era, 11:00etatik 13:00etara, 20 orduko ikastaroa. Beharrezkoa da asistentzia. Euskaraz.
  • Ofimatika orokorra, LibreOffice. Irailaren 3tik urriaren 2ra, 40 orduko ikastaroa. Ez da beharrezkoa asistentzia. Gazteleraz.

Produktibitatea

  • Google Aplikazioak zure Smartphonean. Irailaren 18tik 30era, 09:00etatik 11:00etara, 18 orduko ikastaroa. Beharrezkoa da asistentzia. Euskaraz.

Segurtasuna

  • Zibersegurtasuna; arriskuak, zaurgarritasunak eta mehatxuak. Irailaren 16tik urriaren 2ra, 20 orduko ikastaroa. Ez da beharrezkoa asistentzia. Gazteleraz.

e-Administrazioa

  • Online izapideak Osakidetzarekin. Irailaren 27tik 30era, 16:00etatik 18:00etara, 4 orduko ikastaroa. Beharrezkoa da asistentzia. Euskaraz.