Zingirara irteera egingo dute ostiral honetan

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 23a, 13:17

Aurten ere Iñurritza biotopora eta Zingira basora irteerak prestatu ditu Agenda 21 sailak. Ostiralean izango da hurrengo hitzordua; parte hartzaileak 17:30ean elkartuko dira Aiten Etxeko parkinean.

Zarauzko Agenda 21 sailak duela bi urte jarri zituen martxan herriko ingurumen guneak ezagutarazteko irteerak; Iñurritza biotopora eta Zingira basora, hain zuzen. Aurten ere egingo dituzte txangoak; ostiral honetan, uztailak 26, izango da hurrengo hitzordua.

Zingira basoa ezagutzeko aukera izango da oraingoan. Parte hartzaileak 17:30ean elkartuko dira Aiten Etxeko parkinean, eta bi ordu eta erdi inguruko irteera izango da. Udalak jakinarazi du derrigorrezkoa dela aldez aurretik izena ematea; Turismo Bulegoan, malekoian dagoen turismoko kasetan edo telefono bidez zenbaki honetara deituta: 943 830 990.