Bihar ere 'jantoki soziala' eta zineforuma egingo dituzte, Elkartasun Udararen barruan

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 23a, 15:30

'Toldotik at! Elkartasun Udara' ekimenaren barruan, udako laugarren 'jantoki soziala' izango da bihar Frontoi Txikin. Afalostean, 'Yo, Daniel Blake' filma emango dute bertan.

Danda Gazte Asanbladak eta Gerizak uztaila hasieran abiatu zuten Toldotik at! Elkartasun Udara ekimena. "Elkartasuna eguneroko praktika" egitea ipar, besteak beste, talde eztabaidak, jantoki soziala izeneko "elkartasun otorduak", zineforumak edota antzezlanak prestatu dituzte uda honetarako.

Bihar, asteazkena, laugarren jantoki soziala egingo dute Frontoi Txikin. 21:00etan jarri dute hitzordua, eta afalostean, Yo, Daniel Blake filma emango dute bertan. Jatekoa izango da, baina filma eserita edo etzanda ikusi ahal izateko aulkiak edo bestelako elementuak eramatera dei egin dute Dandako eta Gerizako kideek.