'El rey leon' eta 'El cuento de las comadrejas' filmak emango dituzte datozen egunetan Modelon

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 23a, 17:30

Udan zine komertzialak ez du etenik Modelo aretoan. Ostegunetik hurrengo asteazkenera bitartean, bi film izango dira ikusgai egunero.

Disney ekoiztetxearen 'El rey leon' film ezaguna biziberrituta plazaratu berri dute, eta ondorengo egun eta orduetan jarriko dute ikusgai Modelon:

Uztailak 25, osteguna (17:00etan), uztailak 26, ostirala (17:00etan), uztailak 27, larunbata (17:00etan), uztailak 28, igandea (17:00etan), uztailak 29, astelehena (17:00etan) eta uztailak 31, asteazkena (17:00etan).

'El cuento de las comadrejas' filma, berriz, ondorengo ordutegian eskainiko dute:

Uztailak 25, osteguna (19:30ean), uztailak 26, ostirala (19:30ean eta 22:00etan), uztailak 27, larunbata (19:30ean eta 22:00etan), uztailak 28, igandea (19:30ean), uztailak 29, astelehena (19:30ean eta 22:00etan) eta uztailak 31, asteazkena (19:30ean).