Txopitea aita-alaben erakusketa aurkeztuko dute ostiralean Ispilu Arten

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 24a, 11:15

Ainize Txopitea zarauztarrak 'Natura' bere lehen erakusketa indibiduala jarriko du ikusgai ostiralean 19:30etik aurrera, eta era berean, bere aita Daniel Txopitea zenaren margolanak ere ikusi ahal izango dira.

Erakusketa berria zabalduko dute ostiralen honetan Zarauzko Ispilu Arte galerian, Gipuzkoa kalean. Uztailaren 26tik abuztuaren 9ra bitartean Txopitea aita-alaben margolanak egongo dira ikusgai; izatez, alabak ikusgai jartzen duen bere lehen lan indibidualista da Natura, baina bere aita zenaren margolanak ere jarriko ditu baita ere. Natura erakusketa 30 collagez osatua dago, zeinetan Ispilu Arteko arduradunen hitzetan, gizakia eta izadia elkarren batu nahian dabiltzan irudikatzen den.

Umorez osatzen ditu bere kontakizunak, eta estetika koloretsu batean beti ere. Hala azaldu dute: "Ainizek bere hormirudi poetiko-galdazaileak proposatzen ditu, bizi garen izadiaren aldaketa iraungarri baten buruz hausnarketa bat eskatuz. Espiritu libro bat aldarrikatzen du, teknologiak inposatzen digun diktadurari aurka egin eta itsas ertzean arnasten den zoriona ez galtzeko".

Aita gogoan

Minbiziaren erruz zendu zen Daniel Txopitea duela 22 urte, eta eskulturgile eta margolari gisa gogoan izaten jarraitzeko aukera eskaintzen du bere alaba Ainizek. Gazte-gaztetatik jakin izan du zer den margotzea eta errealitatea irudikatzea, Danielek Santa Barbaran baitzuen bere estudioa.

Erakusketaren ondoren kontzertu bat antolatu dute bertan, Tormenta en el Jardin taldearekin.