50 urte bete dira gizakia ilargira heldu zela, eta hortaz mintzatuko dira ostiralean Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 24a, 12:30

Kulturaren difusiorako Aula/Gela programaren ostiral honetako saioa duela 50 urte gizakiak lehen aldiz eginiko ilargiratzeari buruzkoa izango da. 18:00etan Photomuseumen, doan.

XX. mendeko gertakari historiko horren protagonistak aski ezagunak dira, denak gizonezkoak: Buzz Aldrin, Michael Collins eta Neil Armstrong. Zalantzarik gabe azken hau da ospetsuena, bera baitzen Apolo 11 misioaren komandantea.

Dena den, AEBeko telebistek gertakaria zuzenean eman zuten arren, bertsio ofiziala zalantzan jarri izan da sarritan. Hori izango dute hizketagai Zarauzko Photomuseumera gerturatzen direnez.

Ostiralero bezala, parte hartzaileak 18:00etan elkartuko dira Photomuseumen; doako sarrera izango da, beti bezala.