Uztailaren 31n amaituko da Basarri Bertsopaper Sarian lanak aurkezteko epea

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 24a, 13:30

Aurten 35. aldiz egingo dute Basarri Bertsopaper Saria, eta urtero bezala, uztailean zabaltzen dute lanak aurkezteko epea.

Datorren asteazkenean amaituko da aurtengo Basarri Bertsopaper Sarira lanak aurkezteko epea. 35. edizioa izango du aurtengoa lehiaketak, eta ohi den moduan, Lizardi Bertso Sariketaren finalean izango da bertso sarituak entzuteko aukera.

Lehenengo saria eskuratzen duenak 1.500 euro eta txapela irabaziko ditu, eta bigarren saria, berriz, 1.000 eurokoa izango da, oroigarriarekin batera.