Amenabarren talde berria, itxita

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 25a, 16:00
(Amenabar Zarautz)

Bi fitxaketa iragarri ditu Amenabarrek; Iosu Lopez eta Ibai Perez De Albeniz. Hala, guztira bost jokalari batuko dira gizonezkoen lehen taldera, eta osatuta geratu da datorren denboraldirako taldea.

Amenabar eskubaloi taldeak iragan astean jakinarazi zuen berrikuntzak izango zirela datorren denboraldian. Julen De Carlosek berriro Amenabarren atea babestuko zuela iragartzeaz gain, bi fitxaketaren berri eman zuten; Iker Ortiz eta Ander Adarraga.

Gaur, uztailak 25, beste bi jokalari ere batuko direla azaldu dute; hain zuzen, Iosu Lopez eta Ibai Perez De Albeniz. Eskuin hegalean jokatuko du Lopezek (Hondarribia, 2001). Perez De Albeniz (Elgoibar, 2000), aldiz, lehen lerroan aritzen da, eta Elgoibarko taldean izan da orain arte.

Hala, guztira bost taldekide berri izango dira Amenabarren, eta datorren denboraldiari begira, osatuta eta itxita geratu da gizonezkoen lehen taldea.