Euriak ez zituen Enbataren ospakizunak galarazi

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 26a, 12:30

Lekeitioko bandera ere etxera ekarri zuen atzo Enbatak. KAE1 ligako lider jarraitzen du Zarauzko ontziak, 102 punturekin. Iluntzean harrera beroa egin zieten herritarrek, eta eguraldiak ez zituen ospakizunak galarazi.

Denboraldi erdian murgildu dira KAE1 ligako ontziak. Atzo, uztailak 25, Lekeition jokatu zituzten estropadak, eta Enbata nagusitu zen berriro bertako uretan. Hala, Lekeitioko bandera ere etxera ekarri zuen Zarauzko ontziak. Ligako lider jarraitzen dute, 102 punturekin. Deustuko ontzia dago bigarren postuan, 95 punturekin, eta hirugarrena da Getariako ontzia, 78 punturekin.

Atzo iluntzean harrera beroa egin zieten herritarrek Enbatako kideei. Ohi bezala, arraunlariek Musika plaza hartu zuten lehendabizi, eta udaletxera bertaratu ziren gero. Bertako balkoian kokatu zuten etxeratutako bandera, garaipen berri baten ikur.

Irudiak: Gorka Peñagarikano Goikoetxea eta Dorleta Agiriano Lai