Kolore, ehundura eta usainek bat egiten duten plaza

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 27a, 19:30

Aurten ere artisau azoka antolatu du Nahia elkarteak. Bihar arte egongo da zabalik, eta artisauek egindako hamaika produktu ikusteko eta erosteko aukera izango da.

Nahia elkartearen eskutik, aurten ere artisautzak hartu du Lege Zaharren Enparantza. Bihar izango da azokaren azken eguna; hala, goizez zein arratsaldez egongo da zabalik, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era.

Artisauek egindako hamaika produktu ikusteko eta erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Bestalde, erosketaren bat egiten dutenen artean, Kirkilla jatetxean bi pertsonarentzako afaria zozkatuko dute, biharko.