Modaren eta sormenaren erakusleiho bilakatu da Aritzbatalde

Dorleta Agiriano Lai 2019ko uzt. 28a, 11:00

Aurten ere Zarauzko hamaika saltoki eta diseinatzaile elkartu ditu Zarautz Modan desfileak. Udarako jantziez gain, udazken-negu denboraldirako proposamenak eraman dituzte pasarelaren erdigunera.

Hirugarren urtez jarraian, Zarautz Modan desfilea antolatu dute Murkil dendarien elkarteak, Zarauzko Udalak eta Gipuzkoa de Moda elkarteak. Hala, aurten ere Zarauzko hamaika denda zein diseinatzaile bildu ditu hitzorduak.

Besteak beste, Transit, Garmen, Vulcano, Ganbara, Goiatz, Optika Zarautz, Ur Zelai, Dody's edota Dina dendetako jantziak ikusteko aukera izan zen Aritzbatalde kiroldegian prestatutako pasarelan. Hainbat diseinatzailek ere erakutsi zituzten beren sorkuntzak; hala nola, Marta Arribas zarauztarrak. Udarako arropez gain, udazken-negu denboraldirako proposamenak begietaratu zituzten.