Jaien azken txanpan murgildu dira Hiruerreketan

Dorleta Agiriano Lai 2019ko uzt. 28a, 16:53

Euritan argitu zuen atzo egunak, baina eguraldia ez zen Hiruerreketako jaiak ospatzeko oztopo bat izan. Gaur ere goizetik hasi dira bizilagunak ospakizunekin, eta aurtengo festen azken txanpan sartu dira dagoeneko.

Auzolanean eta bazkarirako prestakuntza lanetan aritu ondoren, herri bazkariaz gozatzeko aukera izan dute auzokideek. Jarraian bertsolariek hartuko dute mikrofonoa, eta horren ostean, haurrentzako jolasetarako eta muserako tartea izango da. Horrekin amaituko dira Hiruerreketako aurtengo festak.