D'Capricho taldea izango da ostegun honetako Arranopolan

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 29a, 10:13

Udan, ostegunero-ostegunero emanaldiak izango dira Arrano tabernaren aurreko oholtzan, eta aste honetan, D'Capricho kubatarrak entzuteko aukera izango da.

Habanako D'Capricho ahizpak Musika Plazan izango dira ostegun honetan kontzertua eskaintzen, Arranopola egitasmoaren barruan. 20:00etan hasiko da emanaldia, ohi bezala, Arrano tabernaren aurreko oholtzan.