"Esperimentatzeko saialdi bat egin nahi du irratiak gure saioarekin"

Urtzi Urkizu - Berria 2019ko uzt. 29a, 14:15
Eneritz Aulestia.

Euskadi Irratiak 'Txiriboga' saio berria estreinatuko du bihar. Lau astez astegunetan arituko da Eneritz Aulestia zarauztarra, 17:00etatik 19:00etara. Hona hemen Urtzi Urkizuk Aulestiari 'Berria'-n egindako elkarrizketa.

Trikitilaria eta kazetaria da Eneritz Aulestia (Zarautz, Gipuzkoa, 1995). Euskadi Irratian praktikak egin zituen, eta ordezkapenetan aritu izan da gero. Udaberrian, ETB1eko Autentikoak programan egin zuen lan.

Bihar hasiko zarete Txiriboga saioarekin. Nola sortu zaizu programa egiteko aukera?

Euskadi Irratian, albistegietan eta magazinetan aritu naiz. Ordezkapen batzuk egin ostean, irratiko arduradunek erronka hau jarri didate: esan didate esperimentatzeko tarte berri bat sortu nahi dutela udan. Lau aste izango dira. Azkeneko egunetan, kolaboratzaileak lotzen aritu gara, eta kolaborazio horietan umorea egongo dela iragar dezaket. Distopiekin zerbait egingo du, eta gorputza ere mugituko dugu.

Irakurri elkarrizketa osorik Berria-n.