"Azken urteak zailak izan dira kudeaketan"

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 29a, 15:30

Beatriz Zabalondo Berria Taldeko lehendakariari ezinbestekoa iruditzen zaio 'Berria' erreferentziala izatea: "Erreferentzialtasuna da gure iparra, bai hizkuntzaren erabileran, bai kulturaren, gizartearen eta euskararen ikuspegian". Zarauzko bizilaguna da Zabalondon, eta Ainhoa Larretxea Agirrek elkarrizketa egin dio 'Berria'-n.

2013. urtean hartu zuen Beatriz Zabalondok (Elgeta, Gipuzkoa, 1961) BERRIA Taldeko lehendakaritza. Kazetaritza eta Ingeniaritza Teknikoa ikasia da, eta hizkuntzari lotutako jardunetan aritu izan da. Mondragon Unibertsitatean eta Euskal Herriako Unibertsitatean irakasle jardun du. Kazetaritzaren krisi betean hartu zuen lehendakari kargua, eta tartean "urte zailak" izan dituela onartu du.


5.000. zenbakia argitaratu berri du 'Berria'-k. Zer osasun du egun ekonomikoki eta proiektu informatibo gisa?

Hobeto guran. Horrekin defini daiteke. Ez daukagu osasun txarrik, ezta gutxiago ere, baina, hobeto egon nahiko genuke. Ekonomikoki, azkenengo urteak juxtukoak izan dira: esfortzu handiak eginda, galerarik gabe pasatzea lortu da. Hori bada osasuna izatea; baina kostu handia eduki du horrek, freno handia jarri zaielako langileen soldatei; hor galera handia egon da. Eta frenoa jarri zaio proiektuari ere: eskuak mugatuta egin behar izan dugu aurrera. Ez daukagu zorrik, eta hori osasun ona izatea da, baina hobeto gurako genuke, eta hobeto egon gaitezke. Segur aski, jende askok pentsatzen du orain Jaurlaritzak iragarri duen diru laguntzarekin-eta gure arazoak konpondu direla, eta esan behar da hori ez dela horrela. Igoera garrantzitsua da, baina aurrera egiteko ez da nahikoa.

Irakurri elkarrizketa osorik Berria-n.