Autobus lineetako ordutegia aldatuko du Euskotrenek, ostegunean

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 29a, 19:00

Urola Kostako autobus lineetako ordutegia aldatuko dute aste honetan. Ordutegi berria abuztuan izango da indarrean, eta hemen dago ikusgai.

Aste honetan sartuko gara abuztuan, eta hilabete berriaren hasierarekin, ordutegi berria jarriko du martxan Euskotrenek. Urola Kostako eta Debabarrenako lineetako ordutegian izango dira aldaketak, eta abuztu osoan zehar egongo dira indarrean.

Urola Kostan ondorengo autobus lineak kudeatzen ditu Euskotrenek:

  • UK07 Aizarnazabal-Zumaia-Zestoa.
  • UK08 Zarautz-Aia-Orio.
  • UK09 Zumaia-Donostia (N-634).
  • UK10 Zumaia-Donostia (AP-8 Zarautzetik).
  • UK11 Zumaia-Donostia (AP-8 Oriotik).
  • UK49G Zumaia-Donostia (Gauekoa).

Informazio gehiago behar izanez gero, 944 333 333 telefono zenbakira deitzeko edota www.euskotren.eus web orrialdera jotzeko aukera dute herritarrek.

Hona hemen abuztuko ordutegia osorik.