Lore eta landareek hartuko dute Zigordia kalea, abuztuaren 3an

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 30a, 09:00

Lore eta landareen azoka antolatu dute aurten ere, abuztuaren 3rako. Lore eta landareak ikusteko edota erosteko aukera egongo da, eta "landareen munduarekin harreman estua duten artisau produktuek" ere izango dute beren tokia.

Aurten ere lore eta landareen azoka izango da Zarautzen. Abuztuaren 3an, larunbata, Zigordia kalean kokatuko dituzte postuak, eta lore eta landareak ikusteko edota erosteko aukera egongo da bertan; "barneko landareak, sasoikoak, usaindunak, zuhaixkak eta abar".

Bestalde, "landareen munduarekin harreman estua duten artisau produktuek" ere izango dute beren tokia azokan; hala nola, xaboiak, sendagai naturalak, haziak, lore lehorrak edota pitxiak. 10:00etatik 14:30era izango da aurtengo azoka.