Gaztetxearen inguruko eraikinak eraisten hasi dira

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 29a, 18:00

Putzuzulo gaztetxea ez dute oraindik eraitsiko, baina aurreikusi bezala, hasi dira inguruko eraikinak eraisten.

Gaur hasi dituzte eraisketa lanak Salberdingo urbanizazio proiektuko bigarren faseko eremuan dagoen lehengo Textil Guipuzcoana enpresaren eraikinean. Hain zuzen ere, egungo Putzuzulo gaztetxea inguratzen duten bi pabilioiak eraisten hasi dira, irudietan ikusi daitekeen moduan. Oraingoz gaztetxearen eraikina eraitsiko ez duten arren, HITZAk jakin ahal izan du gaztetxeko asanbladako kideak udalarekin harremanetan daudela, egoerari konponbide bat bilatzeko.