Reggae topaketa egingo dute Borghetton, larunbatean

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 30a, 11:00
BassHerri Sound System taldeko kideak. (Lego Reggae)

BassHerri Sound System eta Bassque Reggae Kultur taldeen eskutik, hamaika orduz entzun ahalko da reggae musika Borghetton.

Datorren larunbatean, abuztuak 3, reggae topaketa izango da Borghetton, skate park ondoan. Hala, BassHerri Sound System eta Bassque Reggae Kultur taldeak ariko dira gunea girotzen, eta hamaika orduz entzun ahalko da reggae musika.

Hain zuzen, 12:00etan hasiko da jaialdia, Borguetto In Dub izenpean, eta 23:00etan amaituko da.