Sahara Gara Eguneko egitarauan aldaketak egin dituzte eguraldiagatik

Iragarritako zenbait ektialditan aldaketak egin behar izan dituzte eguraldi txarra iragarri dutelako.

Ostegunean Sahara Eguna ospatuko dute uda igarotzera Gipuzkoara etorritako hainbat haur sahararrek Zarautzen. Hori dela eta hainbat ekitaldi zeuden prestatuta egun osorako, baina eguraldia dela eta aldaketa batzuk izan dira egitarauan.

Lege Zaharren enparantzan jartzekoak ziren puzgarriak bertan behera geratu dira, eta plaza berean izango zen Dantzateke emanaldia Modelo aretoan izango da, 18:30ean. Jakinarazi dutenez, Dantzateke emanaldia haurrentzako berbena modukoa da, eta sarrera librea izango da.

Erlazionatuak