Photomuseumeko Aula programaren barruan, aste honetan, motozaleak eta kontrakultura izango dituzte hizpide. Custom, askatasun sentipena erakusketa dago ikusgai une honetan museoan irailaren 1era arte, eta ildo beretik joango da ostiraleko saioa.
Ohi bezala, 18:00etan izango da saioa ostiral honetan, eta sarrera librea eta doakoa izango da.