Zaporra Memorialeko finalaurdenak, erabakita

Iazko Zaporra Memorialeko une bat. (Aritz Mutiozabal)

Etxezarreta eta Labaka eta Jauregi eta Arzelus izan ziren atzoko kanporaketan garaile. Hala, erabakita geratu dira finalaurdenak jokatuko dituzten zortzi bikoteak.

Pasa den astelehenean hasi zen Zaporra Memoriala Frontoi Txikin. Eskuzko pilotako binakako partidak jokatu zituzten astelehenean eta asteartean, denera, zortzi bikotek. Behin kanporaketak amaituta, erabakita geratu dira finalerdiak.

Lehen finalerdia bihar izango da, osteguna, 18:00etatik aurrera Frontoi Txikin. Bertan, Muruak eta Etxanizek Huizi eta Muguruzaren aurka neurtuko dituzte indarrak, eta Atxotegik eta Balerdik Ojuel eta Esnaolaren aurka. Bi partida horietako irabazleak zuzenean igaroko dira abuztuaren 8an izango diren finalerdietara.

Bigarren finalaurdena abuztuaren 6an, asteartea, jokatuko dute. Kasu horretan, Etxezarretak eta Labakak Eskudero eta Urruzola izango dituzte aurkari, eta Jauregik eta Arzelusek Maiz eta Esnaola. Bi partida horietako irabazleak ere finalerdietara sailkatuko dira.

Azkenik, abuztuaren 13an izango da finala. Partida guztiak 18:00etan hasiko dira Frontoi Txikin, baina eguraldi txarra egingo balu, Zinema pilotalekuan izango lirateke partidak, 5eko marraren barruan.