D'Capricho ahizpa kubatarrak, gaur iluntzean Arranopolan

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 1a, 12:30

Arranopola ekimenaren barnean, beste ostegun batez ikuskizuna izango da Arrano Tabernaren aurrean. Gaurkoan D'Capricho taldea igoko da oholtzara; Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpa kubatarrak, euskal kulturarekin lotura zuzena dutenak.

Duela bi urte, udan, Euskal Herrian barrena euren diska berria aurkeztu zuten Moya Avila ahizpek. Kubatarrak izan arren, euskal kulturarekin lotura estua dute: Miren Agur Meabe, Arrate Marbaras eta Leire Bilbao idazleen letrak biltzen dituzte bi ahots kubatarrek.

Ostegunero bezela egongo da zer ikusia Arranopolan. Azken bi ostegunetan Dukkha eta Larra Bideak taldeen kontzertuez gozatu ostean, gaurkoan bestelako kontzertu bat izango da ikusgai. Gaurkoan ere 20:00etan hasiko da ikuskizuna, Arrano Tabernaren aurreko oholtzan.