Beste udako asteburu batez itsas pasealekua saskibaloi zalez beteko da. Koadrilen arteko norgehiagokak izango dira aurten ere protagonista, igande arratsaldez, hau da, azken egunez, jokatuko baitira partidak. Iazko formatu berarekin ospatuko da aurtengo edizioa, Zarauzko Saskibaloi Taldearen, Euskal Saskibaloi Federazioaren eta Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren eskutik.
Jada eman daiteke izena esteka honetan.
Egunez egun:
Abuztuak 22, osteguna, arratsaldez: Mini mutilak (2008-2009).
Abuztuak 23, ostirala, goizez: Mini neskak (2008-2009).
Abuztuak 23, ostirala, arratsaldez: Kadeteak (2004-2005) eta jubenilak (2002-2003).
Abuztuak 24, larunbata, goizez: Infantilak (2006-2007).
Abuztuak 24, larunbata, arratsaldez: Seniorrak (2001 edo aurretik jaiotakoak).
Abuztuak 25, igandea, goizez: Benjaminak (2010-2011).
Abuztuak 25, igandea, arratsaldez: Koadrilak (2001 edo aurretik jaiotakoak).
Informazio gehiago, kuotak eta beste makina bat xehetasun, Zast.eus webgunean.
Joko arauen informazioa hemen eskuragarri.