Salgai daude Azken Portuko auzo bazkarirako sarrerak

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 1a, 18:00

Azken Portuko festak ate joka diren honetan, zabaldu dute dagoeneko marmitako lehiaketarako izen-ematea. Horrekin batera, salgai daude auzo bazkarirako txartelak ere.

Abuztuaren 12an, astelehenean, izango da auzo bazkaria Azken Portuko  festen barruan, eta dagoeneko eros daitezke bertarako sarrerak. Urtero bezala, helduen eta haurren menua egongo dira aukeran. Helduek marmitakoa izango dute jateko eta haurrek makarroiak; lehenak 12 euroko prezioa izango du eta bigarrenak 10 eurokoa.

Azken Portuko bidegorrian, kamiseten salmenta postu berean izango da txartelak erosteko aukera, 11:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara. Bestalde, jai batzordeak jakinarazi du marmitako lehiaketan parte hartu nahi dutenek izena eman dezaketela dagoeneko Ixabel tabernan edo azkenportua@gmail.com helbidera idatzita. Gehienez 30 bikotek emango dute izena, eta taldeak bi edo hiru pertsonakoak izango dira. Lehiaketan parte hartzeko gainontzeko argibideak Azken Portuo jai batzordearen facebook orrialdean daude ikusgai.

Motorrak berotzeko, musa

Larunbat honetan mus txapelketa izango da Azken Portuko tabernetan, 16:00etatik aurrera. Izen-ematea orduerdi lehenago hasiko da eta bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira.