Donostiako Klasikoa dela-eta, N-634 errepidea itxita egongo da

Emakumezkoak ez baina gizonezkoak 12:30 aurretik sartuko dira Zarautzen, Oriotik. Nafarroa Kaletik zeharkatuko dute herria, eta beraz, eragina izango du trafikoan.

Azken urteotan bezala, Zarauztik igaroko da Donostiako Klasikoa. Aurten, lehen aldiz, emakumezkoen proba ere jokatuko da, eta gizonezkoena baino 100 kilometro laburragoa izango da. Dena den, ez dira Zarauztik pasatuko.

Gizonezkoek 11:30 aldera ekingo diote probari. N-634 errepidea hartu eta zuzen-zuzenean Zarautzera etorriko dira, 12:25 inguruan. Hargatik, Zarautz zeharkatzen duen N-634 errepidea 11:15 eta 12:30 artean itxita egongo da. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, txirrindulariak eta Klasikoaren talde tekniko osoa igaro orduko irekiko du errepidea.