Punta-puntako pilotariak izango dira aurten ere Zarautz Hiria txapelketan

Udan Zarautzen izan ohi den kirol zita garrantzitsuenetakoa aurkeztu zuten atzo. Abuztuaren 15etik 18ra, Zarautz Hiria eskuzko pilota txapelketa jokatuko dute punta-puntako zortzi pilotarik.

Ohi bezala, bi finalerdi eta finala izango ditu Zarautz Hiria txapelketak. Abuztuaren 15ean hasiko da Azkoitian, eta beste urteetan ez bezala, partida nagusiaz gain beste bi partida izango dira lehen jardunaldian. Bigarren jardunaldia abuztuaren 16an izango da Aritzbatalde pilotalekuan, baita finala ere, abuztuaren 18an. Partida nagusiaren aurretik eta ondoren beste partida bana izango dira egun guztietan, eta lehen partida 17:00etan hasiko da. 

Inaxio Errandorenarentzat Aspek badu arantza moduko bat Zarautz Hiria txapelketarekin, ez baitu enpresa horretako pilotari batek inoiz irabazi. Aimar Olaizola da txapelketa gehienetan irabazi duen pilotaria, guztira, 10 txapelekin. Aurtengoan ere hartuko du parte, marka hori hobetzen ahalegintzeko.

Ondokoak dira Zarautz Hiria txapelketako partida guztiak:

Abuztuak 15, osteguna (Azkoitia)

Agirre eta Larunbe-Egiguren V eta Tolosa

Irribarria eta Rezusta-Olaizola II eta Albisu

Dario eta Ruiz-Arteaga eta Etxegoin

Abuztuak 16, ostirala (Zarautz)

Jaka eta Bikuña-Laso eta Aretxabaleta

Altuna III eta Martija-Artola eta Mariaezkurrena II

Abuztuak 18, igandea (Zarautz)

Victor eta Imaz-P. Etxeberria eta Ladis Galartza

Txapelketako finala

Mendizabal III eta Erostarbe-Agirre eta Ibai Zabala

Partida guztiak ETB 1 telebsita kateak zuzenean emango ditu, eta txapelketarako sarrerak salgai daude dagoeneko internet bidez. 35 euroko prezioa izango dute kantxan finalerdiek, eta finalak, 40 eurokoa. Harmailetako sarrerak, berriz, 20 euro balioko du partida guztietan.