Murua eta Etxaniz eta Atxotegi eta Balerdi sailkatu dira finalerdietarako Zaporra Memorialean

(Juan Miguel Zubiri)

Pixkanaka-pixkanaka aurrera doa Zaporra Memoriala ere. Ostegunean jokatu zituzten lehen finalaurdenak eta, hala, erabakita geratu dira finalerdietara igaroko diren lehen bi bikoteak.

Murua eta Etxaniz eta Atxotegi eta Balerdi izan dira Zaporra Memorialean finalerdietarako sailkatu diren lehen bikoteak. Osteguneko finalaurdenak irabazi dituzte bi bikoteek, eta abuztuaren 8an, ostegunez, izango dute finalerdietako partida.

Muruak eta Etxanizek 22-11 irabazi zieten Huizi eta Muguruzari, eta Atxotegik eta Balerdik 22-20eko markagailuarekin amaitu zuten partida, Ojuel eta Esnaolaren aurrean. Bigarren finalaurdena asteartean jokatuko dute, ohi bezela, Frontoi Txikin 18:00etan. Etxezarretak eta Labakak Eskudero eta Urruzolaren aurka jokatuko dute, eta Jauregik eta Arzelusek Maiz eta Esnaolaren aurka. Bi partida horietako garaileak izango dira finalerdia osatuko duten bi bikoteak.