Enbata hirugarren izan da Camargon

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 3a, 19:10

Camargon jokatu dute gaurkoan estropada KAE 1 ligako arraunlariek. Zarauztarrak hirugarren geratu dira sailkapenean, 19:52,52ko denbora eginda.

Hirugarren egin du gaur Enbatak Camargoko estropadan. Deustok egin du denborarik onena (19:44,95) eta haren atzetik iritsi da Donostiarra (19:50,04). Enbatak 19:52,52ko denbora egin du. Gaurko estropadan 12 puntuak eskuratu ez baditu ere, lidertzan jarraitzen du Enbatak sailkapen orokorrean, 123 punturekin. Haren atzetik dago Deusto 117 punturekin, eta hirugarren doa Getaria 99 punturekin. 

Bihar izango dute hurrengo estropada KAE 1eko mutilek, Getarian. ETE eta KAE 1 ligako arraunlariak izango dira bertan, 12:00etatik aurrera.