Nerea Murua zarauztarrak irabazi du Itzurun-Arranpla itsas zeharkaldia

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 4a, 18:59
Nerea Murua helmugara iristen. (baleike.eus)

Eguraldi paregabearekin, atzo jokatu zuten Zumaian Itzurun-Arranpla itsas zeharkaldia. 300 igerilarik hartu zuten parte, eta emakumezkoetan Nerea Murua zarauztarra izan zen azkarrena. 

40 minututik beherako marka egin zuen atzo Nerea Murua zarauztarrak Itzurun-Arranpla itsas zeharkaldian. Zehazki, 39 minutu eta 36 segundoan iritsi zen arranplara, eta zeharkaldiko txapelduna izan zen emakumezkoen kategorian.

Gizonezkoetan Adnan Mustafic izan zen azkarrena zeharkaldiaren 3 kilometroak egiten, 33 minutu eta 3 segundoko denboran. Laugarren urtez, ikuskizun ederra izan da Taosa Igeri Taldeak antolatutako itsas zeharkaldia.

Sailkapen guztiak hemen daude kontsultagai: Itzurun-Arranpla 2019

Zeharkaldiko argazkiak, berriz, baleike.eus atarian daude ikusgai.