Buffalo taldeak Glad is the day jaialdian jo du, Donostian

Zarauzko hitza 2019ko abu. 5a, 11:06
Argazkia: Juan Luis Romatet

Glad is the day jaialdia egin zuten atzo Donostiako Gladys Enea parkean, Egia auzoan. Buffalo hirukote zarauztarrak jo zuen, azken uneko aldaketa bat zela medio. 

Berez, Grande Days laukote donostiarra igo behar zuen eguerdi aldera Egiako oholtzara, baina ezinezkoa egin zitzaien eta Buffalo taldea gonbidatu zuten haien ordez jotzera. Ordua ez zen, agian, onena, 14:40etan jo behar izan zutelako, baina beraien rock jazzistikoa, edo jazz rockeroa, bertaratu zirenen gustukoa izan zen.