Hirugarren eguna izan du ostegun honetan Ibilbide Antzeztuak ekimenak, eta laugarrena eta azkena abuztuaren 26an egingo dute. Euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dute saioa, lehena 11:00etan eta bigarrena 13:00etan, biak egun berean. Sarrerak aurrez erosi beharko dira Turismo Bulegoan, 4 euroren truke.