Asteartean osatuko dira Zaporra Memorialeko finalerdiak

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 5a, 16:18
Iazko finaleko irudi bat. (Aritz Mutiozabal)

18:00etatik aurrera jokatuko dira finalaurdenetako azken bi partidak, Frontoi Txikin: lehenik Etxezarreta eta Labaka Eskudero eta Urruzolaren aurka, eta ondoren Jauregik eta Arzeluzek Maiz eta Esnaolaren aurka jokatuko dute.

Pixkana-pixkana, astearte eta ostegun arratsaldetan Frontoi Txiki pilotazalez betez, badoa aurrerantz Zaporra Memoriala. Astebete baino ez da falta finala jokatzeko; datorren asteartean, hilak 13, jokatuko da.

Finalaurdenetako lehen bi partidak ikusi genituen pasa den ostegunean. Murua eta Etxaniz erraz nagusitu ziren lehen partidan, 22 eta 11 irabazita Huizi eta Muguruzari. Bigarren norgehiagoka, aldiz, gogorragoa izan zen. Azkenean Atxotegi eta Balerdik eskuratu zuten finalerdietako txartela, Ojuel eta Esnaolari 22 eta 20 irabazita.

Bihar, aurrez esan bezala, arratsaldeko 18:00etatik aurrera jokatuko dira partidak. Frontoi Txikin jokatuko dira izatez, baina eguraldi txarraren kasuan, Zinema Pilotalekura mugituko dute txapelketa.