Ikuslearen Eguna da gaur Modelo aretoan

Zinemarako sarrerak lau eurotan daude salgai.

Ikuslearen Eguna da gaur modelo aretoan, eta gaur arratsaldean eskainiko dituzten filmetarako sarrerak lau euro kostako dira. 17:00etan, umeentzat El Rey Leon filma emango dute, eta 19:30ean eta 22:00etan helduentzat, Venganza bajo cero filma.