Serious Business taldearen eskutik, blues musika Kikaran ostiralean

Makina bat ostiraletan bezala, Kikara tabernak abuztuko lehen ostiralerako kontzertua antolatu du: Serious Business talde zarauztarra ariko da bertan 20:00etatik aurrera.

Lau urteko bizia du Serious Business talde zarauztarrak, eta lau urteotan musikalki aldaketak eman arren, inoiz ez ditu blues doinuak alboratu. Dantza-giroa behintzat, ez da faltako.

Beste ostiral batez kontzertua antolatu du Zuberoa Kalean kokatzen den Kikara tabernak. Kontzertu ekimenei jarraikortasuna eman baino, ostiraletako gutiziei indarra eman asmo dute. Aurreko astean DJ Garciarenarekin 1980. hamarkadako musikarekin dantza egitetik, gaur egungo blues doinuetara igaroko dira.