"Lana, hondartza eta parranda" ardatz dituen errealitateak "esplotazioa, kontsumoa eta desfasea" dituela ezkutuko oinarri adierazi zuten uztaileko egitaraua publiko egitean. Abuztuan ekimenek jarraipena izango zutela iragarri eta, zabaldu dute sare sozialen bitartez. Astezkenero egindako jantoki sozialekin eta aisialdira bideratutako ikuskizun edo emanaldi batekin hasiko dira. Bihar, lehena, abuztuan Miarritzen egingo den G7 gailurraren harira, Díaz: no limpiéis esta sangre pelikula.
Abuztuko egitaraua
Abuztuak 7, asteazkena
- 21:00. Jantoki soziala, Frontoi Txikin
- 22:00. Zineforuma: Díaz: no limpiéis esta sangre, Frontoi Txikin
Abuztuak 8, osteguna
- 15:00. Ordenagailu tailerra, Putzuzulon
Abuztuak 14, asteazkena
- 21:00. Jantoki soziala, Putzuzulon
- 22:00. Ipuin-kontalaria
Abuztuak 17, igandea
- (ordua zehazteke). Irteera, Gernikako Eztena proiektua ezagutzera
Abuztuak 19, astelehena
- 18:30. Eztabaida, Putzuzulon
Abuztuak 21, asteazkena
- 21:00. Jantoki soziala, Frontoi Txikin
- 22:00. Bertso-saioa
Abuztuak 26, astelehena:
- 18:30. Eztabaida, Putzuzulon
Abuztuak 28, asteazkena
- 22:00. Jantoki soziala, Putzuzulon