Urteak daramatza Olazabalek espazioarekin, hutsuneekin eta irudikazioekin lanean. 1983an ezarri zituen bere lanak jendaurrean lehen aldiz, eta orduz geroztik, maiztasun handiagoz ala txikiagoz, ez dio sekula egiteari utzi. Jaiotzez andoaindarra da Iñaki Olazabal (Andoain, 1959), baina gaur egun Zumaian egiten du bizia; bertan du lantokia, bulegoa eta dena.
Ostegunean zabalduko dute erakusketa Torre Luzean, Kale Nagusian. Abuztuaren 8an hasi eta irailaren 15era arte egongo da bertan ikusgai, gunearen udako ohiko ordutegian: iluntzero, 18:30etik 20:30era.