Etxebizitza garestienak dituzten hamar hiri eta herrien artean dago Zarautz

Zarauzko hitza 2019ko abu. 6a, 15:00

Etxebizitza arloan, Hego Euskal Herriko herririk garestiena da Zarautz. 

Espainiako etxebizitza-prezioen ranking-a egin du Kataluniako Ara egunkariak, Idealista atariak aurkeztutako datuetan oinarrituta, eta 25 garestienen zerrendan agertzen da Zarautz; bederatzigarren postuan kokatuta dago, hain zuzen ere. Rankingean Hego Euskal Herriko lau udalerri agertzen dira Zarautz, Donostia, Getxo, eta Orio, eta lauretan garestiena da Zarautz.

Ikusi hemen Arak aurkeztutako sailkapena