Prest dago Azken Portu auzoko festetako egitaraua

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 6a, 16:34

Asteburu honetan ospatuko dira Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaiak, abuztuaren 10, 11 eta 12an.

Duela bi urte ospakizunak etetea erabakitzea "irakasgai" gisa ikusten dute, hala diote aurtengo egitarauan: "2017ak erakutsi digu hobe dela atzera pauso bat egitea indarrez aurrera jarraitzeko".

Txupinazoa jaurtitzeko oraindik egun batzuk falta diren arren, nolabait bada ere hasi dira SKAPAko festak. Uda hasi aurretik, ekainaren lehen asteburuan, Plaza Gorrian jokatutako futbol txapelketak eta ondorengo bertso poteoak motorrak berotzen hasteko balio izan zuen. Bestalde, pasa den larunbatean ohiko edo urteroko Mus Txapelketa jokatu zen tabernaz taberna. Festa, beraz, aspaldi hasi zen.

Hona hemen SKAPAko festetako egitarau osoa:

Abuztuak 10, larunbata (gazteen eguna: 2 urtetik 100 urtera)

  • 10.00 - 14.00: Puzgarriak eta tailerrak haurrentzat, Plaza Gorrian.
  • 16.00: Suziria jaurtiko da jaiak iragarriz.
  • Ondoren: Buruhandiak, Goizeko Ihintza txistularien laguntzarekin.
  • 16.30: Txiki Dantz, Plaza Gorrian.
  • 18.00: Auzo-krosa Plaza Gorrian. (hiru maila: 5 urtera arte, 6-9 urte, 10-14 urte)
  • 19.00: Jalgi taldearen eskutik, dantza erakusketa Plaza Gorrian.
  • 19.30: Txokolatada Plaza Gorrian.
  • 21.30: Joxe mari Artetxeren omenezko XXVII. Txirrindularitza Kriteriuma.
  • 23.30: Skasti taldearen kontzertua, txosnagunean.
  • 1.15: Nerabe taldearen kontzertua, txosnagunean.

Abuztuak 11, igandea (Santa Klara eguna) (Mozorro gaua; gaia: zoologikoa)

  • 9.00: Goizeko Ihintza txistulariak eta suziria.
  • 10.00: Buruhandiak, Plaza Gorrian.
  • 10.00: Meza nagusia Frantziskotarren elizan (elebiduna).
  • 10.30: Marrazki lehiaketa Plaza Gorrian (norberak eraman ditzala margoak).
  • 12.00: Jubilatuentzat hamabitakoa Urpekoak Elkartean.
  • 13.00: Marrazki lehiaketako sari banaketa.
  • 17.30: Zumba Yasmilka Rodrígezen eskutik Urdaneta plazan.
  • 18.30: Parrila-ana, Plaza Gorrian.
  • 19.00: Herri kirol jaialdia Plaza Gorrian, Izeta harrijasotzaile eskolaren eskutik.
  • 22.00: Perlata taldearen kontzertua, txosnagunean.
  • 23.30: The Baboon Show taldearen kontzertua, txosnagunean.
  • 1.15: DJ JAM, Remember gaua.

Abuztuak 12, astelehena (Santa Klara bigarrena)

  • 9.00: Txistulariak, trikitilariak eta suziriak.
  • 10.30: Patxi Iruretagoienaren omenezko VIII. Marmitako lehiaketa.
  • 11.30: Joxe Aranbururen omenezko XI. Toka txapelketa.
  • 12.30: Patata tortila eta postre lehiaketa.
  • 13.00: Bazkarirako toki-hartzea.
  • Ondoren: Auzo-poteoa.
  • 13.45-14.00: Marmitakoen entrega unea.
  • 15.00: Auzo bazkaria
  • Ondoren: Bazkaloste girotua eta musika eta kalejira auzoan barrena.
  • Tartean: Auzoko inaugurazioa.
  • 22.00: Bertso saioa (Maialen Lujanbio, Aner Peritz, Julio Soto, Amaia Iturriotz eta Aitor Sarriegi).
  • 00.00 - 3.30: Fan & Go erromeria taldearen kontzertua, txosnagunean.