'Globe Story' antzezlan mutua ostegunean, Modelon

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 7a, 11:25

Maitasun istorio batean oinarritutako lana dela nabarmendu dute, familian gozatzeko aproposa eta aldi berean "umorearen histeria" islatzen du antzezlanak. Modelo Aretoan izango da, 18:00etatik aurrera.

Zarauzko 31. Uda Musikaldia badoa aurrera. Bi gune nagusietan banatuta, Santa Maria La Real Parrokian eta Modelo Aretoan, biharkoa egitasmoko bigarren eta Modeloko lehen saioa izango da; bost emanaldietatik, bigarrena.

Maitasun gezi batek betirako elkartzen ditu Greta eta Marxen bizitzak, eta denbora baten ondoren, haurtxo zoragarria izango dute. Eztei-bidaia, batez ere, gertakari barregarriek osatuko dute.

Egitaraua

  • Abuztuak 4, igandea. Historia de un soldado, Ensemble Zima. 21:00etan, Parrokian.
  • Abuztuak 8, osteguna. Globe Story, El Perro Azul. 18:00etan, Modelo aretoan.
  • Abuztuak 18, igandea. Trio Esaldi. 20:00etan, Parrokian.
  • Abuztuak 25, igandea. Cuarteto Gerhard. 20:00etan, Parrokian.
  • Abuztuak 29, osteguna. Lulavai arpa laukotea. 20:00etan, Modelo aretoan.