"Negu onak uda ona dakarrela sinetsarazi diegu arraunlariei"

Iker Agirre Iraurgi - Berria 2019ko abu. 7a, 12:30
Sasoi onak ilusioa sortu du herrian, baina Urangak zuhurtziaz hitz egin du. Espero baino hobeto dabiltzala onartu du, baina oraingoz igoera kanporaketak ez dituzte aipatu ere egin taldean. Ez du nahi presiorik. Iker Agirre kazetariak Berria egunkarirako eginiko elkarrizketa.

Gari Urangak (Zarautz, Gipuzkoa, 1982) KAE1eko lehen postuan du bere kuadrilla gaztea. Ohorezko txandan egotea zen helburua, baina lidergoan daude liga hasi zenetik. Kanporaketak hasteko bost estropada falta direnean, igoera jokatzeko lehiatik oso gertu dago Enbata.

KAE1 liga aurrera doa, eta sailkapeneko buruan zaudete. Espero al zenuten halakorik?

Hain ondo ibiliko ginenik ez genuen espero, egia esan. Hala ere, neguan egin genituen entrenamenduak ikusita, lehen lauren artean sartzeko aukerak genituela uste nuen. Ligan oso ongi hasi ginen gainera, espero baino hobeto, eta horrek lagundu zuen.

Esana zenuen ohorezko txandan egon nahi zenutela, baina liga bukatzeko bost estropada falta direnean liderrak zarete. Helburua aldatu al duzue?

Oso ongi hasi baginen ere, ez genuen helburua aldatu nahi. Zortzi-bederatzi hilabete helburu batekin entrenatzen ibili eta gero, sei estropadetara helburuz aldatzea ez zitzaigun aproposa iruditzen. Ez genuen gozatuko, eta beti egongo ginen beste helburuei begira. Orain bost estropada gelditzen zaizkigu, eta iruditzen zait kanporaketetako plaza hori nahiko ongi bideratua dugula.

Elkarrizketa osoa irakurgai Berria egunkarian.